Italiako Olinpiar Batzordeak gaur erabaki duenez, Alejandro Valverdek (Espainia) ezingo du bi urtean Italian korritu, Puerto dopin auzian parte hartu zuela egotzita. Valverderen talde Caisse D'Epargnek kritikatu egin du neurria, eta esan du aipatutako batzordeak horretarako ahalmenik ez duela.
Ikusi egin beharko txirrindularia aurtengo Frantziako Tourrean izango den, itzulia Italiatik igaroko baita.
Valverdek ezingo du bi urtean Italian korritu, debekuagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu