Varufakis: "Ez dugu onartuko eurotik irtenaraztea"

2015eko ekainaren 30a
09:21
Entzun

Greziak ez du baztertzen auzitara jotzea, Europako Batasunak hura euroguetik kanpo uztea erabakiko balu. Hala iragarri du Greziako Finantza ministro Giannis Varufakisek, 'The Daily Telegraph' egunkariari eskainitako elkarrizketan.

"Greziako Gobernuak bere esku dituen lege guztiak baliatuko ditu. Aholkularitza jasotzen ari gara eta ez dugu baztertzen Europako Batasuneko Justizia Auzitegira joatea. EBko hitzarmenek ez dute aurreikusten eurogunetik ateratzea eta guk ez dugu halakorik onartuko", ohartarazi du Varufakisek.

Gaur amaitzen da epea Greziak Nazioarteko Diru Funtsari zor dizkion 1.600 milioi euroak itzul ditzan. Atenasek, ordea, dagoeneko iragarri du ez duela ordainduko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.