Kale erasoak

Vicente Ripak dio Tafallako erasoak ez dituela Zapateroren planak aldatuko

2006ko irailaren 18a
12:55
Entzun
Tafallako (Nafarroa) Epaitegiei eraso egin zieten bart. Dozena erdi bat koktel jaurti dituzte belztuta geratu den epaitegiko eraikinaren aurka. Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren ustez, eraso horiek "indarkeriaren amaiera bilatzeko agertokian kontraesan nabarmena da". Hala ere, azpimarratu du, erasoak ez dituela Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen planak aldatuko.

Ripak ziurtatu du "kale indarkeria guztiz antuza dela Gobernuari presio egin nahian". Era berean, Zapaterok atzo esandakoak gogorarazi ditu: Espainiako Gobernuko presidenteak "pazientzia" eskatu zuen atzo eta "prozesuak epeak eta baldintzak" dituela gogorarazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.