Ukrainako presidentearen Lurraldeen Alderdiak irabazi ditu herrialde horretako bozak, botoen %28,09 zenbatuta. Hala jakinarazi du Ukrainako Hauteskunde Batzordeak. Horren arabera, alderdi errusiarzaleak botoen %36,79 eskuratu ditu, eta Julia Timoxenko lehen ministro ohia buru duen Batkivshina oposizioko alderdiak, berriz, %20,93.
Alderdi Komunista izan da hirugarren indarra, botoen %15,32 lortuta. Janukovitxen alderdiaren aliatu izan ohi da Alderdi Komunista, eta bien artean gehiengo zabala eskura dezakete.
450 diputatuk osatzen dute Ukrainako Parlamentua.