politika

Villepinek eta Alonsok Paris eta Madrilen artean "aro berri bat" hasten dela esan dute

2004ko urriaren 7a
18:30
Entzun
Dominique de Villepin Frantziako Barne ministroak eta Jose Antonio Alonso Espainiako Barne ministroak bilera egin dute gaur Parisen, eta "terrorismoaren aurkako lankidetza" indartzeko asmoa azaldu dute. Era berean, gisa honetako borroketan "Europan aitzindariak izan nahi" dutela adierazi dute bi ministroek. Egunotan izan diren atxiloketak aipatu dituzte bilera osteko prentsaurrekoan eta "indar polizialen lan arrakastatsua azpìmarratu behar dugu" esan eta arrakasta hau "aro berri batean" kokatu behar dela azaldu dute. Alonsok, atxiloketa hauek "arrakasta politikoa eta poliziala suposatu" eta "ETAren desagerketan asko lagunduko" dutela aitortu du. Villepini ea ETAk Frantzian duen azpiegitura amaitutzat ematen duen galdetu diotenean, "terroristen alde gogorra kolpatu" dela baina "apaltasunez" jokatu behar dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.