Vinila Von Bismark, New York Ska Jazz Ensemble, We Are Standard edo Zarama, Bilboko Kafe Antzokian Aste Nagusian

2010eko ekainaren 30a
13:14
Entzun
Bilboko Kafe Antzokiak zuzeneko musika egitarau "interesgarri eta zabala" osatu du 2010eko Aste Nagusirako. Egitaraua hasteko ardura New York Ska Jazz Ensemble taldeak izango du, abuztuaren 20an, festak hasi bezperan. Jarraitzaile askoko taldea da eta ska, rocksteady eta jazz doinuen berezko nahasketa egiten du.

Abuztuaren 21ean emakumezkoek egindako rocka protagonista izango da. Batetik, Vinila Von Bismark Lucky Dados bere talde berriarekin ariko da. Pin-up modelo eta burlesque generoko artistak The Secret Carnival disko berria aurkeztuko du. Las Culebras taldeak ere joko du; zeresana ematen ari diren Nafarroako lau neska rockzale dira.

Abuztuaren 25ean doinu bero eta retroak izango dira Kafe Antzokian Bilboko The Cherry Boppers eta Kataluniako The Pepper Pots taldeekin.

Dantzak jarraituko du abuztuaren 26an, We Are Standard Getxoko taldea izango baita Bilboko Kafe Antzokian. Haiekin Basauriko Simca taldea ariko da.

Abuztuaren 27an Zarama izango da taula gainean. Roberto Moso buru duen taldea iaz agertu zen berriro eskenatokietan, denboraldi luzea isilik egon ostean. 1980ko hamarkadaren hasieran euskaraz kantatzen zuen Bizkaiko rock talderik garrantzitsuena osatu zuten.

Aurtengo Aste Nagusiko egitarauko kontzertuetarako sarrerak salgai daude Kafe Antzokian bertan eta kafeantzokia.com webgunean hamar euroko salneurrian. Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira.

Bilboko Kafe Antzokiko arduradunen arabera, azken hiru urteotako programazioaren balorazioa "oso positiboa da", aretoa Aste Nagusiko "musika erreferentzia nagusietakoa" bilakatu baita. "Ahalegin handia eginez programazio hau osatzen dugu, bertoko zein nazioarteko artistak ekarriz, jaietan ere musikazaleek Bilboko erdigunean eta aretoaren aterpean kontzertuez gozatu ahal izan dezaten. Ekimen honek inguruetako bisitari asko erakartzen ditu urtetik urtera".

Azken hiru urteotan Kafe Antzokitik hainbat artista igaro dira Aste Nagusian: The International Noise Conspiracy, Neville Staple (Specials), Delorean, Standstill, Lisabö, Facto de La Fe y Las Flores Azules, The Pretty Things, Ray Gelato, Morodo, Randy Weston, The Cynics, Michael Rose (Black Uhuru), Grupo de Expertos Sol y Nieve, Zebrahead, Lagartija Nick eta Ama Say.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.