Volkswagenen hainbat egoitza miatu dituzte Alemanian

2015eko urriaren 8a
16:55
Entzun

Alemaniako fiskaltzak aginduta, auto konpainiaren egoitza ugari arakatu ditu Poliziak, milioika autok gas isuriak trukatzeko softwarea zeramatela ezagutarazi eta gero. Tartean, egoitza nagusia miatu dute, Wolfsburgon.

Braunschweigeko fiskaltzak jakinarazi duenez, miaketen helburua da dokumentazioa eta euskarri informatikoak eskuratzea, auzian zerikusia izan dezaketen konpainiako langileak identifikatze aldera.

VWek trukatutako 11 milioi autoren artean Euskal Herrian zehazki zenbat saldu diren ez du argitu konpainiak, baina hemengo merkatuak Frantziakoan eta Espainiakoan zein zati duen ikusita, 35.000 eta 40.000 artean izan daitezke.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.