Xabier Agirre kartzelatzea salatu dute elkarretaratze batekin

2016ko urtarrilaren 20a
22:20
Entzun

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek. Eleak mugimenduak deitu du protestara, Agirre espetxeratzeko aginduaren berri izan eta berehala.

Belgikan atxilotu zuten Agirre, 2011n. Urte berean epaitu eta zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Sei urte eta erdiko kartzela zigorra eman zion. Haren aurkako epaia irmoa ez den arren, Auzitegi Gorenak ez duelako ebazpenik atera oraindik, asteartean joan zen epailearen aurrera, baldintzapeko askatasunaren baldintzak berrikusteko, eta epaileak kartzelatzeko agindu zuen. Soto del zuten.

Elkarretaratzean bildutakoen eskatu dute Agirre aske uzteko eta "salbuespen neurriak" bertan behera uzteko behingoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.