Muret Seysses espetxean dagoen Xabier Aranburu preso ondarrutarra "egoera oso gogorrean" dago, Etxerat-en arabera. Astelehenetik zigor ziegan dago, eta ordutik "infernua" bilakatu da bere egoera, elkarteak dioenez.
Gaur lagun batekin bisita izan du, eta horren harira jakin dute "noraino iristen den egoeraren larritasuna". Bisitara oinetakorik gabe eta eskuburdinekin lotuta eraman dute gaur, Etxerat-ek jakinarazi duenez.