Xabier Aretxaga euskal presoa aske utzi dute
Xabier Aretxaga euskal presoa aske utzi zuten atzo, kartzela zigorra osorik bete ostean. 1997. urtea geroztik Espainiako Estatuko hainbat espetxetan sakabanatuta egon da Aretxaga eta "hamabi urte hauetan isolamendua eta gogortasuna bere azalean bizi izan du", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Ehunka lagunek parte hartu zuten presoaren auzoan, Bilboko Alde Zaharrean, egin zioten harreran eta horren ondoren, hiriburuko Errondabide Kultur Elkartetik haren argazkia kendu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu