Xabier Etxeberria JauregiTxapi presoa (Azpeitia, Gipuzkoa; 1975) Frantziatik gaur eraman dute Espainiako Auzitegi Nazionalera, Madrilera. 2003ko urtarrilean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETAko kidea zelakoan.
Zigorra betetzear zela, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere kontrako euroagindua eskatu zuen eta Etxeberriak, protesta gisa, joan den martxoaren 3tik 30 eguneko gose greba egin zuen Mureteko espetxean. Ondoren Paueko Auzitegiak onartu egin zuen euroagindu eskaera. Ondoren Seysses kartzelan izan dute.
Gaur 12:00etarako jarri diote hitzordua, Madrilen. Aurki hartuko du epaileak hari buruzko erabakia.
Xabier Etxeberria gaur eraman dute Espainiako Auzitegi Nazionalera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu