Xabier Sagardoik tortura salaketa berretsi du epailearen aurrean

2011ko martxoaren 1a
12:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Xabier Sagardoi gazte nafarrak Madrileko 23. instrukzio epaitegian deklaratu du gaur, 2008ko abuztuan inkomunikazio aldian Guardia Zibilak torturatu egin zuela egindako salaketa berresteko. Egun horietan bizitakoa "xehetasun osoz" kontatu duela jakinarazi du Torturaren Aurkako Taldeak. Gainera, torturarekin amaitzeko inkomunikazioarekin amaitu behar dela esan du TATek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.