Etxepare Euskal Institutuak honako xedeak ditu:
a) Euskararen irakaskuntza, ikasketa eta erabilera munduan sustatzea, hura partekatzen duten komunitate guztien ekarpenak errespetatuz; euskara nazioartean onartua izan dadin laguntzea eta sustatzea; eta jarduera horiek hedatzen eta horien kalitatea hobetzen lagunduko duten behar adina neurri eta ekintza sustatzea.
b) Euskal kultura, herri honetan sortutako kultura kanpora hedatzen laguntzea bere forma guztietan.
c) Gure herriaren errealitatea euskaraz hitz egiten duten mundu osoko kolektibitateetara hurbiltzea, baita euskal komunitateak dauden edo harreman historiko kulturalek edo komertzialek hala gomendatzen duten herrietara ere.
Etxepare Euskal Institutuak bi arlo sektorialetan antolatzen du bere burua euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpenerako xedea betetzeko:
a) Euskal kulturaren sustapena eta zabalpena.
b) Euskararen sustapena eta zabalpena.
Euskal kulturaren sustapen eta zabalpen arloaren baitan uztartzen dira musika, arte eszenikoak, ikus arteak, zinema, arkitektura eta diseinua eta alor honen betekizunak honakoak izango dira:
a) Euskal sorkuntza artistikoaren zabalpena nazioartean.
b) Artistak eta hauen lanak munduan zehar zabaltzea.
c) Nazioartean kultur erakustaldiak antolatu.
d) Arteen zabalpenerako ekintzabide estrategikoak bultzatu.
e) Euskal sorkuntza kanpoan ezagutzera emateko kultur eragileen sustapena.
f) Euskal literatura, jakintza eta ikerketa kanpoan ezagutzera eman horien zabalpena sustatuz.
g) Euskadiko kulturaren eta bereziki euskarazko eskaintzaren kanpo zabalpena bultzatu.
h) Pentsalari eta ikertzaileen arteko hartu emanak bultzatu.
i) Hizkuntza eta kultur aniztasunari buruzko euskal egileen nazioarteko ezagutza sustatu.
j) Euskal kulturaren kanpo zabalpenaren alorrean lanean diren eragileei laguntza eskaini.
Euskararen sustapen eta zabalpenaren arloaren baitan Etxepare Euskal Institutuak euskararen irakaskuntza, ikerketa eta ezagutza bultzatuko du eta arlo honek honako funtzioak izango ditu:
a) Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan euskararen ikerketa eta ikasketak bultzatu, lektoradoak eragin eta euskararen ikertzaile eta euskal ikaskuntzen erakundeei laguntza eta babesa eman.
b) Euskararen ezagutza eta erabilera bultzatu munduan zehar diren euskal gizataldeetan, euskal etxeen laguntzarekin eta hauen bitartez.
c) Beste erakundeekin elkarlanean, Euskal Herritik kanpoko euskara ikasi ahal izateko beharrezkoak diren giza, hizkuntza eta didaktika beharrak bideratu.
d) Euskal Herritik kanpoko irakaskuntza behar horietarako tokian tokiko euskarazko irakasleen prestakuntza bideratu.
e) Antolatu euskara ezagutza-egiaztagirien azterketak Euskal Herritik kanpo.
f) Euskararen presentzia ahalbideratzeko hizkuntza eta kultura erakustazoka nagusienetan parte hartu.
g) Euskararen kanpo zabalpena xede izanda sustapen ekintzak koordinatu gaztelania, katalana eta gailegoa zabaltzea xede duten Institutuaren gisa bereko erakundeekin.
h) Euskararen kanpo sustapenerako ekintzak euskararen lurraldeko beste erakunde publikoekin koordinatu.
i) Elkarlana izan euskararen normalkuntza xede duten erakundeekin.
j) Euskararen eta euskarazko sorkuntzaren zabalpena xede izanda, elkarlana bultzatu Unibertsitate edo eta bestelako erakunde publiko eta pribatuekin.
k) Euskararen kanpo zabalpena egiten duten erakunde publiko eta pribatuei laguntza eman.
l) Teknologietan oinarritutako euskararen kanpo zabalpena bultzatu.
Xedeak, arloak, funtzioak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu