Protestak beste egun batez izan dira gaur Yemenen, eta poliziarekin izandako istiluetan bi pertsona hil dira eta hainbat zauritu dira. Aurrekoetan bezala Ali Abdala Saleh presidentearen aurkakoak dira protestak, eta horrek aste honetan Konstituzioa aldatuko duela egin duen iragarpenak ez ditu manifestarien protestak arindu. Goizean Sanako Unibertsitatean dagoen kanpalekuan daudenak sakabanatzen saiatu da Polizia. Hainbat kazetariren lekukotzaren arabera airera tiroak bota dituzte. Iturri ofizialen erabera bizilagunak kanpalekua kentzeko eskatu dute, eta gaur hil den manifestarietako bat, iturri horien arabera, bizilagun batekin izan duen tiroketaren ondorioz hil da. Poliziak dio protestagileek eta bizilagunek hasi dituztela istiluak, eta horiek amaitzera sartu direla eurak. Hil den beste pertsona leihotik begira ari zela hil dela esan dute, tiro bat jasota.
Yemenen bi pertsona hil dira eta hainbat zauritu gaurko protestetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu