Yemenen manifestazio bat bonbardatu dutela salatu du oposizioak
Yemengo oposizioak salatu duenez, gaur goizean armadak xiiten manifestazio bat bonbardatu du. Lehen albisteen arabera, hildako eta zauritutako ugari dago. Herrialdearen iparraldean gertatu omen da erasoa, Harf Sufian herria, Amran probintzian. Inguru horretako errebeldeak 2004. urtean altxatu ziren Ali Abdala Salehren erregimenaren aurka. Abdel Malek al Huti errebeldeen buruak eman du erasoaren berri, ohar baten bidez. Bere hitzetan manifestazioa baketsua zen, erregimenaren kontra deitutakoa. Arabiar penintsulako herrialde pobreenetako bat da Yemen. Urtarrilaren 27an hasi ziren protestak, Sana hiriburuan eta Adenen, herrialdeko bigarren hiririk handienena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu