Yemenen presidentearen aurka dauden tribuetako hamar lagun hil ditu armadak bonbardatuta

2011ko irailaren 14a
08:57
Entzun

 

Yemengo armadak Ali Abdula Sale presidentearen aurka dauden tribuak bonbardatu ditu bart Arhab eskualdean, eta hamar lagun hil ditu PressTV Irango telebista kateak jakinarazi duenez. Arhab eskualdeko tribuek presidentearen aurkako protestagileekin aliantza bat eratu dute, eta Saleren aldekoekin borrokan ari dira eskualdea kontrolatzeko.

Sale presidentea Saudi Arabian dago ekainean bere egoitzan jasan zuen erasoak eragin zizkion zauriak sendatzen. Riad hiriburutik ari da Yemen gobernatzen. Yemengo armadak AEBen eta Saudi Arabiaren babesa dauka protestak zapaltzeko. Jada protestak hasi zirenetik milaka lagun hil direla uste da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.