Yemengo Poliziak 11 lagun atxilotu ditu

2007ko uztailaren 4a
13:43
Entzun
Yemengo Poliziak herenegungo atentuarekin "zerikusia izan dezaketen" bederatzi lagun atxilotu zituen atzo gauean eta bi gaur goizean, hango polizia iturriek esan dutenez. Atxilotutako bederatzi behintzat, yemendarrak direla jakinarazi dute. "Hala ere, oraindik ez daude haien kontrako froga garbiak". Mareben egin ditu atxiloketak, atentatuaren hiritik gertu.

Hango Gobernuak Al Kaedari leporatu dio atentatua egin izana, eta Ali Abdula Sal lehendakariak atzo ziurtatu zuen, lehen ikerketen arabera, erasoa egin zuena ez dela yemendarra. Bide batez, 80.000 dolarreko saria eskaini dio erasoaren egileak atxilotzeko adina informazio ematen duenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.