Aralarko koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak, Arnaldo Otegik gaur goizean egin dituen adierazpenez mintzo, esan du beraiek ere (Aralarkoak) "indar abertzaleak biltzeko lanetan" ari direla.
Zabaletaren iritziz, eginahal horietan "soilik bide politikoa" eta "egitura demokratikoa duena" da zilegia.
Zabaleta aita-alabek abertzaletasunean, baina ildo ezberdinetan dihardute. Goizean Miren Zabaleta Arnaldo Otegirekin batera agertu da agerraldiko mahaian, Donostiako Costa Vasca hotelean. Patxi Zabaleta Herri Batasuneko zinegotzia (Iruñean) eta parlamentaria (Nafarroako Legebiltzarrean) izan zen urte askotan.
Zabaleta: "Aralarren ere indar abertzaleak biltzeko lanetan ari gara"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu