Patxi Zabaleta Nafarroa Bairen parlamentarioak uste du, hauteskunde berriak egingo balira, bere koalizioa dela "ondoen prestatuta dagoena, goraka doan indarra delako".
Bozak izan zirenetik, PSNrekin hamahiru bilera egin dituztela adierazi du Zabaletak, "nahikoa formula zailak lortu" zituzten, "baina ez da posible izan akordioa".
Miguel Sanz (UPN) eta Fernando Puras (PSN) lehendakaritzarako aurkezten badira, Nafarroa Baik ez du bietako inor babestuko.
Maiorga Ramirez NaBairen 'bigarrenak', berriz, "dagoeneko UPNren alternatiba" direla uste du.
Zabaletak uste du NaBai dela hauteskunde berrietarako "ondoen prestatuta dagoena"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu