Zabaletaren ustez, UPNk gutxiengoan gobernatzea da litekeena
Nafarroako Gobernuko presidentziarako Nafarroa Baiko hautagai Patxi Zabaletaren ustez, UPNk gutxiengoan gobernatuz erabakiko da azkenean egungo egoera. Hauteskundeak deitzeko aukera baztertu du Zabaletak, RNE irrati kateari eginiko adierazpenetan. Haren aburuz, hauteskundeak aurreratzea ez zaie komeni hasteko, sozialistei, baina ezta UPNri ere. "Guri komeniko zitzaigun gehien, hauteskunde orokorretan leihatuko den estatu mailako alderdirik ez dugun indar politiko gisa, baina arrazoi horrexegatik hain justu ez dira bozak aurreratuko. Egungo aukera erreala UPNk gutxiengoan gobernatzea da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu