Zaballako kandela gauean parte hartuko du Etxerat-ek

2012ko uztailaren 10a
10:49
Entzun

"Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten senide eta lagunek etxean egon behar dutelako", Etxerat elkarteak parte hartuko du Herrira mugimenduak antolatutako kandela gauean. Ostiraletik larunbaterako gauean Zaballa Arabako espetxearen atarian pasatuko dute gaua hainbat lagunek, gaixo dauden presoak askatzeko eskatuz.

Etxerat-ek gogora ekarri du hamalau lagun daudela gaixotasun larriekin preso, eta horrek familiakoei eta lagunei "izugarrizko buruhausteak" eragiten dizkiela azpimarratu du. Hain justu, gaixo dauden presoen senitarteko eta lagunekin dokumental bat egin du Etxerat-ek, eta ostiralean aurkeztuko dutela jakinarazi du. Kandela gauean ere emango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.