Zain dauden kasuak

2009ko azaroaren 11
12:44
Entzun
Aukera Guztiak. 2005eko irailaren 5ean jarri zuen salaketa, 2005eko Eusko Legebiltzarrerako bozetan haren zerrendak baliogabetuta Espainiako Estatuak adierazpen askatasuna urratu zuelakoan.

EAE-ANV. Salaketa jarri zuen 2008ko urtarrilaren 2an, bere ustez Gorenak adierazpen askatasuna eta helegite eraginkorrerako eskubideak urratu zituelako azken udal bozetan 133 zerrenda baliogabetuta.

Arnaldo Otegi. 2007ko urtarrilaren 5ean salaketa jarri zuen. Adierazpen askatasuna ez zuela kontuan hartu leporatu zion Gorenari, Espainiako erregea iraintzeagatik zigortuta. Abertzale Sozialisteko legebiltzarkide izateagatik diskriminatua izatea ere egotzi zion.

Unai Romano. 2008ko urtarrilaren 27an Estrasburgoko auzitegira jo zuen bere tortura salaketa ez ikertzeagatik.

Martxelo Otamendi. Salaketa 2008ko irailean jarri zuen, Egunkaria auzia-n izandako tortura salaketa ez ikertzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.