Zamorako (Gaztela eta Leon, Espainia) PSOEk gaur salatu du hango bere egoitzaren aurrealdean hainbat pintada agertu direla "ETAren eta D3Mren aldeko leloekin".
PSOEk jakitera eman duenez, gaur goizean ohartu dira pintadak egin dizkiotela, egoitzara probintziako alderdikideen bilera egitera zihoazela. Gora Eta eta D3M aurrera bolie! pintadak egin dizkietela salatu du alderdiak.
Espainiako Polizia pintadaren egileak zeintzuk izan daitezkeen ikertzen ari da. Azaldu dutenez, Zamoran ez da inoiz halakorik gertatu.
Zamorako bere egoitzan ETAren eta D3Mren aldeko pintadak agertu direla salatu du PSOEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu