Ramon Jauregi Espainiako Gobernuko Presidentzia ministroak jakinarazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburua eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria "berehala" bilduko direla, ETAren erabakiak sortutako egoera aztertzeko.
Jauregiren arabera, ez dute aurreikusia Zapateroren eta Mariano Raxoi PPko presidentegaiaren arteko bilerarik, "behar denean hitz egiten baitute".