Zapatero eta Raxoiren arteko bilera amaitu da
Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok PPko idazkari orokor Mariano Raxoi hartu du 17:00tan, Moncloan. Bi ordu eta erdiko bilera egin dute, eta 19:30ean amaitu. Bi politikarien arteko bileraren helburua Estatutu Berrirako Proposamenaren aurrean jarrera bateratu bat adostea da. Espainiako presidenteorde Maria Teresa Fernandez de la Vegak adierazi duenez, "Zapaterok leialtasun eskaintza bat egingo dio Raxoiri". PPk ere aurreratu du zer eskainiko dion Zapaterori. "Espainiaren segurtasuna, kohesioa eta egonkortasuna bermatzeko akordioa. Ez dugu Konstituzioaren aurka doan erreformarik onartuko. Ildo horretan gobernuak gure laguntza izango du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu