Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak eta Nicolas Sarkozy Frantziakoak bilera egin dute gaur Parisen, eta hori izan da, hain justu, ETAk urtarrilaren 10ean su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria jakinarazi zutenetik egin duten aurreneko batzarra. Goizean Ministroen Kontseiluaren bileraren ondoren abiatu da Zapatero Parisera.
Bileraren ondoren ez dute agerraldirik egin; gobernuak ohar bat ateratzera mugatu dira. Horren arabera, bi presidenteek krisi ekonomikoa izan dute hizpide, batik bat. Ekialde hurbila, politika energetikoa, berrikuntza eta euroaren egoeraz ere mintzatu dira, baita "politika antiterroristaz" ere, berri agentziek diotenez.
"Erantzukizun historikoarekin jokatzeko garaia da. ETAk, Espainia eta Frantziako agintariei dei egiten die,
errepresio neurri oro indargabetu eta Euskal Herriarekiko ukazioa behin betiko albora dezaten", zioen euskal erakunde armatuak urtarrilaren 10ean.
Zapatero-Sarkozy bilera izan da, ETAk su-etena eman zuenetik aurrena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu