Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Zapaterok dio PSOEren garaipena "nahikoa, indartsua eta egonkorra" dela

Presidentegai sozialistaren ustez, oraindik goiz da beste alderdiekin izan ditzakeen akordio "puntualez edo egonkorrez" hitz egiteko.

2008ko martxoaren 10a
19:06
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEren presidentegaiaren ustez, euren garaipena "nahikoa, indartsua eta egonkorra da bozetan hartutako konpromisoak gauzatzeko". PSOEko zuzendaritzak bilera egin du goizean atzoko hauteskundeen emaitzak baloratzeko, Madrilen, eta hark esan du oraindik goiz dela beste alderdiekin izan ditzakeen akordio "puntualez edo egonkorrez" hitz egiteko.

169 diputatu lortu zituen PSOEk atzo Espainiako Gorteetarako bozetan, 2004an baino bost gehiago. 176 behar dira gehiengo osoa edukitzeko.

Espainiako Kongresuko talde denekin "legealdi osoan elkarrizketa" izango duela berretsi du Zapaterok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.