Espainia / Inbestidura saioa

Zapaterok ez du Ibarretxeren Planaren erretiratzea elkarrizketarako baldintza gisa ezarriko

2004ko apirilaren 16a
14:01
Entzun
Espainiako Kongresuko inbestidura saioko atzoko ekitaldian, Jaurlaritzaren Estatutu Proposamenaren (Ibarretxeren Planaren)inguruko jarrera "zuzentzeko" eskatu zion Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentegai sozialistak Josu Erkoreka EAJko diputatuari.

"Zuzenketa" proposamen hura eskaera hutsa zenetz, hala Zapaterok berak hainbeste iragarritako elkarrizketarako baldintza galdetu dio gaurko saioan EAko Begoña Lasagabasterrek. Presidentagaiak ukatu egin du Planarekin atzera egitea elkarrizketarako baldintza dela; ez dela conditio sine qua non bat azpimarratu du. "EAJren taldeari atzo zuzenketarako eta gogoetarako gonbidapena egin nionean, ez nuen soilik Ibarretxeren Planean pentsatuz egin, demokrata on bat naizen heinean hori ez baita conditio sine qua non bat. Bakar-bakarrik zentzuz jokatzeko eta oso berde dagoen elkarrizketarako dei bat izan zen", agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.