Zapaterok: "Ezezko boto hau denok sartzen garen errealitate berri bati baietza da"

2005eko otsailaren 1a
18:06
Entzun
Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok esan duenez, gaurko bozketa ez da "garaipen historikoa" izango, baina ezta "porrota ere". Berak ere bere taldeak ezezko boza emango dutela baieztatu du, baina ez dutela negoziaketa oztopatuko. Bere ustez, ezezko botoa "errealitate berri bati baietza" da, "denok sartzen garen errealitateari".

"Gizon errebelde bat ezetz esan eta handik errealitate berri bat sortzen duena da. Demokrata eta guztien presidente gisa, denona eta denontzat ez den proposamen bati uko egiten diot. Ibarretxe jauna, ezezko boto hau errealitate bati baietza da, denok sartze garen errealitate bati. Nik zure borondate ona onartzen dudan bezala, zuk ere nirea onartzea espero dut".

Euskaldun guztiek eta Espainiar guztiek erabakiko duten akordio bat aldarrikatu du. "Batera bizi bagara, batera erabaki behar dugu", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.