Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak berari ezer proposatu aurretik lehendabizi Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako alderdien artean akordioa lortzeko eskatuko dio bihar Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariari, gaur Zapaterok berak Madrilen aurreratu duenez, ABCren Foroan.
Gobernuaren buruari Ibarretxeren asmoa ez zaio proposamena iruditzen, "ideia bat baino ez baizik. Gainera, galdeketa ez litzateke legezkoa izango, eta ezin duenak egin, ez du egingo".
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak dio Ibarretxe lehendakariaren galdeketa proposamenaren atzean "hauteskundeekin lotutako planteamendu politikoa" dagoela.
Galdeketarik ez dela izango ziurtatu du Rubalcabak, Ser Espainiako irrati kateari egindako adierazpenetan, eta Ibarretxeren proposamenak bi arazo sortzen dituela: "Ez du bizikidetza hobetzen eta ETAren kontrako borrokan demokratak zatitu egiten ditu".
Zapaterok lehendabizi EAEn akordioa lortzeko eskatuko dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu