Zapaterok Miguel Sanz Nafarroako Gobernuaren lehendakaria hartuko du gaur (17:00), Moncloan -Espainiako Estatuko presidente autonomikoekin egiten ari den bilera saileko "beste bat" izango dela dio-, eta Sanzek atzo iragarri zuen bera batzarrera "leial" joango dela.
Sanzek Nafarroaren gaur egungo estatusa defendituko du berriro, eta herrialdeak "egonkortasun instituzionala" behar duela azpimarratuko dio. Horretaz gain, Nafarroako azpiegitura nagusiak bultzatzeko eskatuko dio Zapaterori.
Orain dela bi urte bildu ziren biak azkeneko aldiz.
Zapaterok Sanz hartuko du gaur arratsaldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu