Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak esan du "zaila" ikusten duela PSNk UPNrekin bat egitea Nafarroako Gobernuan, "baina ez ezinezkoa". Mariano Raxoi Espainiako PPren presidenteak Nafarroako hauteskundeez galdetu dio gaur arratsaldean Kongresuan, asteroko saioan.
Raxoik galdetu dio ea PSNk zer egingo duen Nafarroan, UPNrekin bat egin edo Nafarroa Bairekin (eta IUrekin). Zapaterok erantzun dio lehendabizi "azken hilabeteetako irainak" erretiratzeko eta igual horregatik galdu dutela UPNk eta CDNk gehiengo osoa. "Dena den, zer azkar pasatu den UPN deskalifikazioetatik Gobernua osatzeko eskaintza egitera".
PPko buruak esan dio UPNk "garbi" irabazi dituela hauteskundeak, eta alderdirik bozkatuena errespetatzeko eskatu dio Zapaterori. "UPNk eta PSNk, hala uste dut, Estatuaren ereduarekin bat egiten dute, biek uste dute Nafarroak Nafarroa izaten segitu behar duela eta Espainia izan behar duela, eta, horregatik, azkeneko urte askoan alderdirik bozkatuena errespetatu izan da", adierazi du Raxoik.
Zapaterok "zaila" ikusten UPN-PSN akordioa, "baina ez ezinezkoa"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu