"Euskadi eta Espainiaren artean elkarbizitza baketsua erdiesteko aukera izugarria daukagu", esan du SER irrati katean egin dioten elkarrizketan. "Euskal gizartearen etorkizuna erabakitzea euskal alderdien eta herritarren esku geratu da", azpimarratu du.
Prozesu horretan eman beharreko urrats zehatzei dagokienean, Batasunak legezko izatera itzuli behar duela nabarmendu du Ibarretxek, eta indar politiko horrek hurrengo udal hauteskundeetan parte hartu ahal izango duela ziurtatu du. "Ez luke zentzurik izango Gobernua eta ETA harremanetan izateak, eta aldiz, Batasuna politikan mintzaide gisa ez hartzeak". Ilegalizazioa "demokraziaren anomalia" dela eta konpondu egin behar dela erantsi du.
Ildo horretatik, atzoko iragarpenak arlo juridikoan ere eragina izatea nahiko lukeela agertu du Ibarretxek. Izan ere, Auzitegi Nazionalaren eta beste instituzio judizial batzuen ekimenen oinarrian "asmo politikoak" daudela esan du, eta espero duela orain hori guztia bertan behera geratuko dela.
Zapateroren Gobernua ETArekin hizketan hasteak "aro berri bat" ireki duela iritzi dio Ibarretxek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu