Normalizazio prozesuari buruz, Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok atzo esandakoak "eztabaidatu" egin behar direla uste du Aralarrek. Hala ere, Patxi Zabaleta Aralarreko idazkari nagusiak adierazi duenez, Zapaterok egindako iragarpena "aurrerapauso positiboa" da.
Zabaletaren hitzetan, "eragileen dagokie, eta azken batean euskal herritarrei euren etorkizun politikoa erabakitzea". Baieztapen horri ez zaizkio inolako ñabardurak gehitu behar Aralarren iritziz; "gehiengo kualifikatuak" edota esparru konstituzionala esaterako.
Patxi Zabaletak salatu egin du Zapaterok Nafarroa aipatu ez izana eta Alderdien Legeari eusteko erakutsitako asmoa. Gai horiek "politikoki eztabaidagarriak" direla azpimarratu du.
politika
Zapateroren iragarpena aurrerapauso positiboa dela uste du Aralarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu