Erreakzioak

Zaplana: "Zapaterok adarra jo nahi digu Espainiako herritarroi"

2004ko otsailaren 19a
13:47
Entzun
Eduardo Zaplana Espainiako Gobernuko bozeramailearen esanetan, Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko buruak egin duen esatean "adarra jo nahi digu Espainiako herritarroi". Zaplanaren arabera, Zapaterok "ez daki nola atera PSOE dagoen egoeratik", eta indarkeriaren aurka lan egiten duten alderdiek egun Katalunian bizi den egoera ez dutela ulertzen nabarmendu du. "Jendeak ez du ulertzen eta ez du onartzen gobernu bat osatzea terroristekin akordioetara iristen den alderdi batekin. Hortik ateratzea zaila da, eta horretarako erabaki politiko argiak hartu behar dira, PSCk ERCrekin duen akordioa apurtuz", azpimarratu du Zaplanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.