Offshore konpainien ezaugarria da jarduera ekonomikorik egiten ez duten herrialdeetan daudela erregistratuta. Alegia, Birjina Uharteetan inskribatuta dagoen arren uharte horretan jarduera ekonomikorik ez duen enpresa bat da offshore-a, eta jarduera ekonomikorik balu, berriz, onshore litzateke.
Zerga paradisuak izan ohi dira, horiek eskaintzen dituzten zerga abantailak baliatzeko. Sozietate horiek kontrolatzen dituzten pertsonek zerga paradisu hori darabilte legezko etxebizitza gisa. Hori horrela, aktiboen babesa, konfidentzialtasuna eta zerga abantailak eskaintzen ditu. Ondarearen, kontsumoaren eta errentaren gaineko zergak saihestu daitezke horrela, besteak beste.
Mossack Fonsecak hainbat zerga paradisutan erregistratu ditu offshore konpainiak, Suitza, Zipre eta Birjina Uharteetan, besteak beste. 300.000 konpainiari eskaini dizkie zerbitzuak.