'Panamako paperak'

Zerga paradisuen zerrenda berria, sei hilabeteko epean

Ivan Santamaria.
2016ko apirilaren 7a
13:03
Entzun

Panamako paperei buruz Europako Batzordeak duen jarrera azaldu du gaur Pierre Moscovici Ekonomia eta Ogasun komisarioak. "Haserre" agertu da Moscovici ezagutu diren informazioekin. Jardueratik zenbat den legez kanpokoa oraindik argi ez dagoen arren, parte handi bat izango dela susmatzen du, gainera. "Argi dago behintzat inmorala dela, eta onartezina", argudiatu du.

Mossack Fonseca abokatu-langelaren jardunari buruz egon den filtrazioaren ondoren gauzak ezin dutela berdin jarraitu uste du EBk. Hori dela eta, zerga kontuetan Europarekin kolaboratzen ez duten jurisdikzioen zerrenda beltz bateratu eta berri bat eratu nahi du, gehienez ere sei hilabeteko epean.

Gaur egun ere badago halako zerrenda bat, baina herrialde bakoitzak bere zerrenda propioa du. Herrialde batzuk 85 jurisdikzio izendatu dituzte, eta beste batzuk bat ere ez. "Ziur aski erdibideko zerbait izango da, baina honek ezin du horrela jarraitu", Moscoviciren ustez. Komisarioak azaldu du soilik batasuneko zortzi herrialdek dutela Panama zerga paradisuen zerrendan.

Halakoekin saiatu da aurretik EB, baina ez du lortu herrialde guztiak ados jartzea. Oraingo honetan jarrera komun bat lortuko dela edo ez dela ezer aterako ohartarazi du Moscovicik. "Ez dut onartuko karta truke bat, gutxienekoa zerrenda komun eta eraginkor bat adostea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.