Zerga sistema

2014ko maiatzaren 9a
20:28
Entzun

Itun eta kontzertu ekonomikoak antzekotasunak eta diferentziak dituzte. 

ANTZEKOTASUNAK

Edukia: 1981ean onartu zen kontzertua, eta 2002an berritu. Itun ekonomiko modernoa 1990ekoa da, eta bigarren aldiz 1998an onartu ostean, bost urtean behin berritzen da. 2003ko moldaketan kontzertuaren erreforma ia osorik kopiatu zuen.

Autonomia partziala: Zerga autonomia ez da osoa. Biak estatuaren zerga sistemaren barruan daude. Gainera, zerga guztiek ez dute osatzen sistema propioa, soilik estatuarekin hitzartutakoek; hots, zerga zuzenek. Hitzartu gabeko zergak, zeharkakoak, foru lurraldeen bidez biltzen ditu estatuak. Ondoren, doikuntza batzuk ezartzen dira.
pIzaera juridikoa. Nafarroak hitzartutako zergek lege izaera izan dute, eta juridikoki blindatu egin ditu salaketen aurrean. Beste lurralde historikoen kasuan, zergek foru arau izaera izan dute, eta Nafarroaren aldean babesgabe utzi ditu. Dena den, 2009tik blindatuta daude: salaketa jartzeko soilik Konstituzionalera jo behar da.

Kupoa eta ekarpena: Bere gain hartu gabeko eskumenengatik estatuari urtero diru bat ordaintzen diote bi erkidegoek. Kalkulatzeko, bi lurraldeek estatuko barne produktu gordinean duten portzentajea hartzen da aintzat: Nafarroan %1,6 eta EAEn %6,24. Indizea 1981ean ezarri zen, eta ez da aldatu.

DIFERENTZIAK

Asimetria: Zerga autonomiari lotutako eskubideen jabeak ez dira autonomia erkidegoak, baizik eta lurralde historikoak. Nafarroaren kasuan, lurralde historikoa eta erkidegoa bat dira, baina erkidegorik ez balego ere berez ituna egongo litzateke —EAErekin bat eginez gero, kasurako—. EAEn, berriz, asimetria dago, eta konfigurazioa konplexuagoa da. Hiru lurralde historikoek zergak ezartzeko eta biltzeko ahalmena dute, baina mugatua dute, hiruren arteko parekidetasuna bilatu behar dutelako, dirua banatzean desorekak saihesteko. Iraganean aldundiak kolore bakarrekoak izateak erraztu du harmonizazioa, baina egun joera hori hausteak zaildu egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.