Ziarreta: “PSOEk eta PPk marko estatutarioa agortu dute”

2008ko martxoaren 19a
18:15
Entzun
Unai Ziarreta EAko presidenteak Aberri Eguneko adierazpena aurkeztu du gaur eta, azaldu duenez, EArentzat ez da nahikoa Espainiako Gobernuak edo PSOEk Gernikako Estatutuaren erreforma eskaintzea, "PSOEk eta PPk agortu egin dutelako marko estatutarioa". Haren ustez, "gatazkaren oinarri historikoan eta politikoan" errotutako erreforma egin beharko litzateke.

Joseba Azkarraga EAko idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak ohartarazi du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariaren "ibilbide orria" Gasteizko Gobernuak Espainiakoarekin negoziatuko du, "ez alderdiek euren aldetik".

Hain justu, Gernika-Lumon (Bizkaia) ospatuko du Aberri Eguna EAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.