Ziarretak ohartarazi du alderdi batek soilik ezin duela erabaki zer egin debekua balego

2008ko ekainaren 4a
14:11
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak galdeketa galaraziko balu, Unai Ziarreta EAko presidenteak gaur ohartarazi du Eusko Legebiltzarrari legokiokeela horren aurrean zer erantzun eman erabakitzea. "Alderdi batek soilik ezin du hartu erabakia; honek partekatua izan behar du". Atzo Iñigo Urkullu EAJko presidenteak zioen debekua balego "logikoa" litzatekeela ez antolatzea kontsulta.

Joseba Azkarraga (EA) Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Enplegu sailburuak adierazi du, Auzitegi Konstituzionalak galarazita ere, bere alderdiak kontsulta egiteko apustua egingo duela, "eskubide demokratikoa delako eta inor ez delako izango inoren hitza debekatzeko eta eskubide hori geratzeko gauza".

Eusko Legebiltzarraren ekainaren 27ko osoko bilkuran galdeketa deitzearen aldeko aldeko jarrera nagusituko dela uste du Azkarragak. "Lehendabizi, horren zain geratuko gara, eta gero segituko dugu bidea egiten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.