Zibilak babesteko eskatu dute Afganistango 29 GKEk

2010eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Afganistanen lan egiten duten gobernuz kanpoko 29 erakundek «premiazko neurriak» eskatu dituzte gerran harrapaturik dauden zibilak babesteko. Irtenbiderik gabe. Afganistango zibilen babesaren porrota txostena aurkeztu dute, ohartarazteko segurtasuna Afganistanen esku geratuta arrisku handia dagoela abusuak gehitzeko: «Lapurretak, torturak eta hilketak». Afganistango armada eta Polizia ez daude prestatuta, haien ustez, eta «ez dago segurtasun indarren gehiegikeriak ikertzeko modurik». Horrez gainera, eskatu dute «komunitatearen defentsarako ekimenak» bertan behera uzteko. Talibanen kontra borroka daitezen miliziei ematen zaien laguntza da hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.