Ziburuko portuan sutea izan da eta kalte material handiak eragin ditu

2007ko uztailaren 16a
13:17
Entzun
Ziburuko (Lapurdi) portuan sutea izan da bart, eta kalte material handiak eragin ditu, hainbat bulego erre direlako: Itsas Kooperatibarenak, Ziburuko Arrantza Batzordearenak, Frantziako Gobernuaren Itsas aferenak...;hamabost erakunde edo enpresarenak, hain zuzen. Azken 50 urteetako dokumentuak kiskali dira; 50 tona dokumentu, esan dutenez. Horretaz gain, hozkailuetan zituzten arrainak suntsitu egin behar izan dituzte; besteak beste, 25 tona atun gorri (ehun mila euroko kaltea). Goizeko ordubietan piztu da sua, eta 400 metro kuadro erre ditu.

Hala ere, arraina saltzen duten lonja ez da kiskali, eta arrainen salmenta egin ahal izango dute egunotan.

Frantziako Poliziak gizonezko bat atxilotu du, sutearekin zerikusia izan dezakeelakoan. Komisaldegian galdekatzen ari dira orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.