Zigor eskaerak

2007ko azaroaren 5a
16:44
Entzun
Herri akusazioek -Ermuko Foroak eta Dignidad Y Justicia elkarteak- egindako zigor eskaerak jasotzen dira Roberto Saiz epaileak ahozko epaiketaren abiatzea aginduz plazaratutako autoan. Honakoak dira:

ERMUKO FOROA

Ibarretxe. Desobedientzia delitua egiteko derrigorrezko kolaboratzaile izateagatik, bi urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eta kargugabetzea.

PSE-EEko buruzagiak. Desobedientzia delitua egiteko derrigorrezko kolaboratzaile izateagatik, bederatzina urteko espetxe zigorra eta kargugabetzea.

Ezker abertzaleko kideak. Desobedientzia delitua leporatuta, Arnaldo Otegirentzat lau urteko zigorra ; Juan Joxe Petrikorenarentzat eta Rufi Etxeberriarentzat bina urte eta Pernando Barrena eta Olatz Dañobeitiarentzat urte bana. Eta zigorrak iraun bitartean, kargugabetzea.

DIGNIDAD Y JUSTICIA

Ibarretxe. Desobedientzia delitua egiteko derrigorrezko kolaboratzaile gisa, bi urteko zigorra eta kargugabetzea.

Lopez eta Ares. Desobedientzia delitua egiteko derrigorrezko kolaboratzaile gisa, urte bana eta kargugabetzea.

Ezker abertzalea.Desobedientzia delitua egotzita, Otegirentzat hiru urteko zigorra; Barrena, Petrikorena eta Dañobeitiarentzat urte bana, eta Etxeberriarentzat bi urte, eta denak kargugabetzea.

ZIGOR KODEA

556. artikulua. 550. artikuluan jasotakoek salbu, euren funtzioetan ari diren agintarien edo agintaritzako agenteen kontra egiten dietenei edo haiei modu larrian desobeditzen dietenei sei hilabetetik urtebete arteko atxiloaldia ezarriko zaie.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.