Loren Arkotxa. Fiskalak: 10 urteko kartzela zigor eskaera egin zuen (lehen eskaera, 15 urtekoa). Dignidad y Justicia herri akusazioak: 23koa. Udalbiltzako lehendakaria eta Ondarroako alkate ohia.
Xabier Iragorri. Fiskalak: 10 urte (lehen eskaera, 15 urtekoa). Dignidad y Justiciak: 22. Oiartzungo alkate ohia.
Joseba Garmendia. Fiskalak: 10 urte (lehen eskaera, 15 urtekoa). Dignidad y Justiciak: 22. Urretxuko zinegotzi ohia.
Xabier Alegria. Fiskalak: epaiketaren azkenaurreko egunean, ez zuen haren kontrako zigorrik eskatu. Dignidad y Justiciak: 22. Lezoko zinegotzi ohia. Kartzelan dago, 18/98 auziko zigorragatik.
Juan Carlos Alduntzin. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Pasaiako alkate ohia.
Maribi Ugarteburu. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Amorotoko alkate ohia.
Lander Etxebarria. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Bilboko zinegotzi ohia.
Ibon Arbulu. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Bilboko zinegotzi ohia.
Expe Iriarte. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Iruñeko zinegotzi ohia.
Eider Casanova. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Barakaldoko zinegotzi ohia.
Xarlo Etxezaharreta. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Hazparneko zinegotzi ohia. Ez zen aurkeztu epaiketara -iragarri zuen bezala-, eta epaimahaiak hura atxilotzeko eta euroagindu eskaera martxan jartzeko agindu zuen.
Imanol Esnaola. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Lezoko zinegotzi ohia.
Larraitz Sanzberro. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Oiartzungo zinegotzi ohia.
Karmele Urbistondo. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Urnietako zinegotzi ohia.
Miren Josu Aranburu. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Urretxuko zinegotzi ohia.
Urko Irastorza. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Lazkaoko zinegotzi ohia.
Miren Odriozola. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 15. Azpeitiko zinegotzi ohia.
Oscar Goñi. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Berako zinegotzi ohia.
Txema Jurado. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Atarrabiako zinegotzi ohia.
Jasone Astibia. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Zubietako zinegotzi ohia.
Leire Idoiaga. Fiskalak: 10 urte. Dignidad y Justiciak: 14. Udalbiltzako langile ohia.
Miriam Campos. Epaiketa hasi eta berehala auzitik kanpo utzi zuen epaimahaiak, ez zuen epaitu, 18/98 auzian epaitu eta zigortu egin zutelako akusazio beragatik -ETAko kide izatea-. Fiskalak eskaera horixe egin zuen aurretik -lehen 10 urteko kartzela eskatzen zuen-, eta Dignidad y Justicia ados azaldu zen -14 urteko eskaera zuen egina-. Udalbiltzako langilea izan zen Campos, eta egun kartzelan dago 18/98 auziko zigorragatik.
Zigor eskaerak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu