Zigorra salatu dute Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak

2017ko uztailaren 28a
17:48
Entzun

Mozal Legea bertan behera uzteko eskatu dute "informazio eskubideari zuzenean erasotzen diola" uste baitute.

Hala Bedik berak jakinarazi du Ertzaintzak mozal legea aplikatu diola hango kazetari bati, eta 602 eurotako isuna jarri diola. Maiatzaren 18an Errekaleorren izandako islituengatik jarri diote zigorra kazetariari.

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak salatu egin dute isuna jarri izana, eta legea bertan behera uzteko ere eskatu dute, "informazio eskubideari zuzenean erasotzen diolako", eta baita "komunikabideetako profesionalek garatzen dugun lanari ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.