Zigorrek 'ez dute zerikusirik' AVTren ustez

2013ko uztailaren 29a
19:00
Entzun

AVTren ustez Otegik eta gainontzeko zigortuek lehenagotik zituzten zigorrek eta urrian epaituko dituztenek "ez dute zerikusirik". Hori dela eta, "suminduta" dagoela adierazi du elkarte horrek prentsa ohar batean. Adierazi duenez, ez daki zertara datorren Auzitegi Nazionalaren erabakia: "Zertara datoz ETA eta horren inguruari mesedeak egiten dizkien erabakiak?".

Laura Mintegik, berriz, blogean idatzi du herriko tabernen (35/02) eta Segiko kideen (08/10) aurkako auzien "zentzugabekeriaz". Sumarioak irekitzen dituztenetik auziperatuak epaitu arte pasatzen den denbora azpimarratzeaz gain, horien eta 18/98 bezalako auziek auzipetuei sortzen dien gastu ekonomikoaz idatzi du Mintegik: "Eta hori, askatasuna berreskuratzeko bermetan ordaindu dituzten 1.750.000 euroak kontuan hartu gabe".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.