"Zigorren aurkako jazarpenak ez du etenik", dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

2009ko uztailaren 18a
16:59
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) Zigor Goikoetxea preso ohiaren gurasoen aurkako erasoa eta haren kontrako pintaketak salatu ditu. "Zigor aste honetan bermea ordainduta kalera atera da kartzelatik baina, ageri denez, haren aurkako jazarpenak ez du etenik", dio AAMk ohar baten bidez.

Espainiako botere mediatikoak, judizialak eta politikoak horretan erantzukizunik badute, AAMren ustez, "bat egin dutelako pertsona honen aurkako gurutzadan, eta espetxetik atera denean indar parapolizialak izan dira bortxaz bere gurasoen etxea erasotu dutenak. Espainiar faxismoaren jomuga argia da Zigor Goikoetxea eta hori erakusten du azken eraso honek ere".

Espainiako Gobernua halako ekintzekin "errepresioa eta gerra zikina muturreraino eramateko prest" dagoela iritzi dio AAMk, eta dei egin du mobilizazioetan parte hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.