Zinemaldi Alternatiboa martxan da

2015eko irailaren 25a
09:45
Entzun

Beste urte batez, Zinemaldi Alternatiboa antolatu du Kortxoeneak. Atzo hasi zen, eta gaur eta bihar izango dira emanaldiak, 19:00etan, gaztetxean. Gaur, Temps de CanVi(e)s lana ikusi ahal izango da. Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentroaren inguruko lana da. Bihar, berriz, Kortxoenearen inguruko Irautea sortzea delako dokumentala emango dute. Urtebeteko lanaren ostean aurkeztuko dute; azken asteetako gertaerek "azpikoz gora" jarri dute proiektua, eta azken orduko aldaketak egiten behar izan dizkiote. Horretaz gain, hogei segundoko film laburren lehiaketa ere martxan da; nahi duen orok parte har dezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.