ekialde hurbila

Zortzi palestinar, tartean gutxienez haur bat, hil ditu Israelgo Armadak Gazan

2006ko abuztuaren 3a
16:09
Entzun
Gaza hegoaldea erasotu du gaur Israelgo Armadak. Haaretz egunkari israeldarrak, lekuko palestinarrak aipatuz jakinarazi du gutxienez zortzi pertsona hil dituztela eraso horretan. Tartean, gutxienez haur bat.

Israelgo Armadaren arabera, hildakoetatik zazpi Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugumenduko kideak ziren. Iturri palestinarren arabera, berriz, hildakoen artean 16 urteko gazte bat eta zortzi urteko haur bat daude. Gainera, erasoan, 29 pertsona zauritu dira.

Miaketak etxez-etxe

Bien bitartean, infanteriako soldaduek Rafako etxeak miatu dituzte banan-banan. Antza denez, lekukoen arabera, gudu orgekin Rafa ekialdean sartzen ari ziren bitartean soldaduek zibil palestinar bat hil dute eta beste bi zauritu.

Gazako erasoaldia abiatu zuenetik gutxienez 118 pertsona hil ditu Israelgo Armadak. Haaretz egunkari israeldarraren arabera, hildako gehienak ekintzaileak ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.