Zuzendaritzaren txosten politikoa

2008ko maiatzaren 30a
14:51
Entzun
EBko zuzendaritzarik proposatuko duen txosten politikoa lau sailetan banatua dago, eta koalizio bezala definitu eta datozen lau urteetan erabiliko duen estrategia politikoa zehazten du. EBk “euskal ezkerreko alderdi eraldatzaile eta askotariko”bezala definitzen du bere burua, eta “giza eskubideekin, bakearekin eta erabakitzeko eskubidearekin” duten "konpromisoa" azpimarratzen du. Bestetik, "gizartearen, ekonomiaren, ingurumenaren eta gizon-emakumeen arteko berdintasunaren alde” egingo dutela azaltzen du.

Datozen lau urteetan EBk autogobernuarekiko konpromisoarekin jarraituko duela dio txostenak, baina autogobernu horren zentzuak “herritarren bizi baldintzak hobetzea” izan behar duela.

Martxoaren 9ko hauteskundeetan EBk lortutako emaitza “kezkagarriak”, "krisi ekonomiko nabarmena" eta “ETAren indarkeriaren areagotzea” ere azpimarratu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.